Nazioarteko jarduera

" "

IRG RAILen eta horren lan-taldeetan parte hartzen dugu; borondatezko elkarte bat da eta Europako 27 herrialdetako arautzaileak biltzen ditu. Arautzaile talde horrek -bertan ez dago ez Europako Batzordea, ez eta estatu kide bateko gobernurik ere- kooperazioa erraztea du helburu, Europan trenbide-merkatu bakarra sustatzeko. Xede horrekin, informazioa eta esperientziak trukatzeko 4 lan-taldetan antolatutako plataforma da IRG RAIL, Europako esparruan arauen aplikazio irmoa sustatzeko.
IRG RAILen jarduera lau multzotan banatuta dago:


·         Sarbide taldea: trenbide-enpresa eta hautagaien beharrekin lotutako alderdietan zentratzen da, trenbide-azpiegiturei dagokienez. Talde horren lehentasunen artean salgaien nazioarteko korridoreak, esparru-hitzarmenen ezaugarriak eta salgaien zein bidaiarien merkatuen liberalizazioa daude.
·         Kanonen taldea: sarerako sarbide-tarifen aplikazio ez-diskriminatzailean zentratzen da, eta kanonen inguruko printzipioak behar bezala aplikatzen diren ikusten du. Europako zuzentarauek eskumen garrantzitsuak ematen dizkiete agintari arautzaileei, trenbide-kanonei dagokienez; beraz, kanonak kalkulatzeko zuzentarau komunak garatzea da taldearen xedea.
·         Arau-proposamenen taldea: IRG RAIL osatzen duten arautzaileen posizio komunak eratzen ditu, Europako legegintza-ekimenei dagokienez; bereziki, Europako trenbide-merkatuen liberalizazioari eta horien egiturari dagokienez.
·         Merkatua monitorizatzeko taldea: IRG RAILeko herrialdeetako trenbide-merkatuei buruzko informazioa argitaratzen du. Horrez gain, zuzentarauak argitaratzen ditu, herrialde bakoitzean argitaratzen diren estatistikak alderatu ahal izateko; eta arautzaile guztiek gutxienez jaso beharreko adierazleak ezartzen ditu.
European Network of Railway Regulatory Bodies-en (ENRRB), parte hartzen dugu; arautzaileen sare bat da, eta Europako Batzordeak ere hartzen du parte bertan. Foro horretan, esperientzia nazionalak eztabaidatzen dira Europako Batzordearekin, Zuzentarauen transposizioen egoera aztertzen da, eta Batzordearen eztabaidatzen dira horrekin ekimenak; bereziki, arau-esparruaren arabera egin beharreko erregelamenduak. ENRRB sektoreko eragile garrantzitsuekin elkartzen da eta, bereziki, PRIME taldean multzokatutako azpiegituren administratzaileekin, trenbide-arauen ezarpenaren inguruko funtsezko alderdiak eztabaidatzeko.


Salgaien 9 nazioarteko korridore daude, salgaien mugaz haraindiko garraioa sustatzeko. Espainiak horietako bi korridoretan parte hartzen du: 4 zenbakikoan (Atlantikoa) eta 6 zenbakikoan (Mediterraneoa). Korridorea osatzen duten arautzaileek korridorean konpetentzia ikuskatzeko kooperatzen dute, eta sor litezkeen gatazkak ebazteko koordinatzen dira. Gaur egun, bi korridoreetan dituzte kooperazio-hitzarmenak.

Nazioarteko korridoreei dagokienez, SERACen ere parte hartzen du MLBNk; Europako Batzordea ez ezik, estatu kideetako ordezkariak ere biltzen ditu taldeak.

Ley de creación de la CNMC (art.11)

boe.es

Cooperar con los órganos reguladores del mercado ferroviario de los demás Estados miembros de la Unión Europea en la supervisión de la competencia en el mercado de los servicios de transporte ferroviario internacional.

Korridore atlantikoan konpetentzia ikuskatzeaz arduratzen diren agintari arautzaileen arteko kooperazio-hitzarmena.

Acuerdo

 

Korridore mediterraneoan konpetentzia ikuskatzeaz arduratzen diren agintari arautzaileen arteko kooperazio-hitzarmena.

Acuerdo