Tarifen ikuskapena

Trenbide-enpresak zerbitzu-instalazioetara sartzearekin lotutako eskumenez gain, zerbitzu osagarrien tarifak kostuetara bideratuta egotea eta arrazoizko etekina edukitzea ere ikuskatzen dugu. Zerbitzu osagarriek trakzio-korrontearen horniketa, instalazio finkoetan trakzio-erregaiaren horniketa, bidaiarientzako trenen aurre-beroketa, salgai arriskutsuen eta konboi berezien kontratu pertsonalizatuak, eta garraio-unitate intermodalen (UTI) zamalanak hartzen dituzte barne.


Instalazio horien ustiatzaileen tarifen inguruko proposamenak aztertzen ditugu; hortaz, aurretiazko txosten bat egiten dugu, hilabete bateko epean. Izapide hori beharrezkoa da ustiatzaileek sarearen inguruko aitorpenean euren tarifak argitaratu ditzaten, Trenbide Sektorearen Legearen arabera.

Azken ebazpenak

Trenbide-tarifak ikuskatzeko espedienteen ebazpen guztiak