Laguntza publikoak

Barne merkatu komunitarioaren gainean duen eraginetik harago, laguntza publikoa ematea -horien mota zeinahi dela ere- ekonomian esku hartzeko modu bat da, eta merkatuen funtzionamendua alda dezake. Izan ere, batzuetan, ekintza horrek kalteak eragin diezazkioke lehiari, eta interes publikoaren onera izan beharrean, horren kontra joan daiteke.

Uztailaren 3ko 15/2007 Legeak, Lehia Defendatzekoak, Espainiako lehia agintaritzak laguntza publikoen arloan dituen eginkizunak zehaztu eta sendotu ditu, lehia sustatzera bideratutako eskudantzien barruan.

 

 

Hain zuzen ere, 15/2007 Legeak gaitasuna ematen dio MLBNri laguntza-erregimenei eta banakako laguntzei buruzko txostenak egiteko eta botere publikoei merkatuetan lehia eraginkorrari eusteko aholkuak emateko. Era berean, Espainian emandako laguntza publikoei buruzko txosten bat egingo du MLBNk urtean.

Otsailaren 22ko 261/2008 Errege Dekretuak, Lehiaren Defentsari buruzko Erregelamendua onesten duenak (7 eta 8 art.), laguntzen azterketa alderdi juridiko zein ekonomikoei buruzkoa izango dela xedatzen du, eta laguntza hori biltzen duen plangintza estrategikoa, horren oinarri arautzaileak edo emakida horren elementu positibo zein negatiboak baloratu ahalko direla, laguntza neurtzeko probaren barruan.

Azkenik, aldizkari ofizialetan argitaratutako laguntza publiko nazionalen inguruko informazio-zentro telematiko bat abian jartzea azpimarratu behar da. Emakida horrek Europako Batzordeak kudeatzen duen Estatu laguntzen erregistroaren osagarri izan nahi du.

 

Azken laguntzak

Últimas 10 ayudas públicas concedidas en España
Número
Expediente
Tipo
Importe
Otorgante
Fecha

AE/CNMC/485/23

Exenta UE

200.000,00 €

GENERALITAT VALENCIANA

29/10/2023

AE/CNMC/484/23

Exenta UE

480.000,00 €

GOBIERNO VASCO

29/10/2023

AE/CNMC/483/23

Exenta UE

8.400.000,00 €

INSTITUTO GALLEGO DE PROMOCIÓN ECONÓMICA (IGAPE)

29/10/2023

AE/CNMC/482/23

Exenta UE

20.000,00 €

FONDO DE GARANTÍA AGRARIA Y PESQUERA DE LAS ILLES BALEARS

29/10/2023

AE/CNMC/481/23

Exenta UE

5.000.000,00 €

JUNTA DE COMUNIDADES DE CASTILLA LA MANCHA

29/10/2023

AE/CNMC/479/23

Exenta UE

150.000,00 €

DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA

29/10/2023

AE/CNMC/477/23

Exenta UE

36.000.000,00 €

CENTRO PARA EL DESARROLLO TECNOLOGICO INDUSTRIAL

29/10/2023

AE/CNMC/476/23

Exenta UE

4.200.000,00 €

CENTRO PARA EL DESARROLLO TECNOLOGICO INDUSTRIAL

29/10/2023

AE/CNMC/475/23

Exenta UE

5.554.969,00 €

GENERALITAT DE CATALUÑA

29/10/2023