Lehiaren kontrako jokabideak

Jokabide debekatuak

Merkatuetako lehiak prezio hobeak, kalitate handiagoko produktu eta zerbitzuak, garapen teknologiko aurreratuagoa eta, azken batean, gure enpresentzako produktibitate eta lehiakortasun handiagoa lortzen laguntzen du.

Enpresen arteko lehia eraginkorra da merkatu-ekonomiaren ezaugarrietako bat; diziplina jartzen du enpresen jokabidean, eta produkzio-baliabideak operadore edo teknika eraginkorrenen alde esleitzen ditu. Eraginkortasun produktibo horri esker, prezio txikiagoak, eskaintzetan produktu-kopuru handiagoak, eta barietate edota kalitate hobea iristen zaizkio kontsumitzaileari , eta horrek gizarte osoaren ongizatea areagotzen du.

Enpresen hainbat jokabidek lehia horri eragitea ekiditeko, lehiaren kontrako jokabideak, merkatuentzat kaltegarriak direnak, pertsegitu eta zigortzen ditugu.

Akordio debekatuak

Debekatuta dago enpresak akordio batera iristea prezioak edo bestelako baldintza komertzialak ezartzeko, merkatua banatzea edo ekoizpenari mugak jartzea.

Zehazki, 15/2007 Legearen 1. artikuluaren arabera, “Debekatuta dago taldeko akordio, erabaki edo gomendio oro, edo hitzartutako praktika edo nahita paraleloa den jarduera oro, horien helburua ondorengoa bada edo izan badaiteke: merkatu nazional osoan edo zati batean lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzea”.

Kartelen kasua izango litzateke akordio debekatu horien adibidea. Sektore bereko hainbat enpresak euren produktuen prezioak eta antzeko neurrian igotzea hitzartzen dute isilpean, eta horrek kalte egiten die merkatuari zein kontsumitzaileei . Kartelen inguruko ikerketa da, hain zuzen ere, gure lehentasunetako bat.

Nolanahi ere, nahiz eta 15/2007 Legearen 1. artikulua bete, enpresen arteko akordio batzuk ez dira zigorgarriak, kontsumitzaileentzat ondorio onuragarriak dituztela, ekoizpenean, banaketan edo komertzializazioan hobekuntzak eragiten dituztela, edo aurrerapen teknikoa sustatzen dutela jotzen baita .

Ondorio positibo horiek guztiek ondorio kaltegarriak indargabetuko lituzkete lehiaren ikuspegitik. Akordio horien adibide dira berankorren erregistro batzuk, sektore jakin batean enpresa-bezero harremanen funtzionamendu hobea dakartenak. Lehiaren Defentsarako Legeak enpresen autoebaluazio sistema ezarri zuen, Europako Batzordeak egiten duen bezala.T

Nagusitasun-posizioaren abusua

Lehiaren Defentsarako Legeak debekatu egiten du enpresa batek edo batzuek duten nagusitasun-posizioa gehiegikeriaz esplotatzea.

Enpresa baten nagusitasun-posizioa du jarduten duen merkatuan nahiko modu independentean jokatzeko gaitasuna badu, alegia, hornitzaileak, bezeroak edo lehiakideak aintzat hartu gabe.

Nagusitasun-posizioaren gehiegizko esplotazioaren adibideak:

  • Prezio edo bestelako baldintza komertzial ez-ekitatiboak inposatzea
  • Justifikaziorik gabe uko egitea produktu-eroste edo zerbitzu-emate eskaerei
  • Kontratuak horrekin (kontratuarekin) zerikusirik ez duten prestazioak onartzera baldintzatzea

 

Ekintza desleialak

Ekintza desleialak edo lehiakideak iraintzen dituztenak ere zigor ditzakegu, interes publikoari eragiten diotenak.

Edozein pertsonak (fisiko edo juridiko, interesdun edo ez) sala ditzake Lehiaren Defentsarako Legeak araututako jokabideak. 

Salaketak ditzake Lehiaren Defentsarako Erregelamenduaren I. ERANSKINEAN deskribatutako edukia bildu beharko du.

Lizitazio publikoetako iruzurren kontrako gida

Guía

PDF, 2 páginas

Azken ebazpenak

Abiaturiko espedienteak

Todos los expedientes de conductas anticompetitivas en tramitación en estos momentos
Número
Expediente
Fecha incoación

S/0011/22

S/0015/23

S/0001/23

S/0006/23

S/0011/23

S/0013/22

S/0001/21

S/0016/21

S/0005/21

S/0641/18

Lehiaren kontrako jokabideen inguruko espediente guztiak ikusi, une honetan abiaturik daudenak