Kontzentrazioak

EDUKIAK

Informazio orokorra

Kontzentrazio ekonomikoko hainbat operaziok nabarmen eragin diezaiokete merkatuetako lehia eraginkorrari . Horregatik, Lehiaren Defentsarako Legeak aldez aurreko nahitaezko kontrol-sistema bat ezarri du gure aldetik, merkatu-kuota (8.1 a art.) edo negozio-bolumen (8.1 b art.) jakin bat lortzen duten kontzentrazioei dagokienez , betiere, Europako Batzordeari jakinarazteko obligaziorik ez badago.


Bi maila horiek operazio mota horiek kontzentrazioaren eragina duten merkatuentzat (kuotaren maila) edo Espainiako ekonomiarentzat, oro har (negozio-bolumenaren maila) duten garrantzian oinarrituta daude.


MLBNri jakinarazi beharreko edozein kontzentrazio-operazio (salbuespen batzuekin) behartuta egongo da horren egikaritzea bertan behera uztera, horretarako baimena lortu arte.


Kontzentrazio-operazio bat jakinarazteko, enpresa eskuratzaileak edo eskuratzaileek Lehiaren Defentsarako Erregelamenduan aurreikusitako jakinarazpen-inprimakia bete behar dute, gure egoitza elektronikoan eskuragarri dagoena. 


Jakinarazte-atalaseak bete arren, printzipioz lehia eraginkorrari nabarmen eragiten ez dioten kontzentrazio-operazioetan (aldeen arteko gainjartze faltagatik; erakunde berriak merkatu-kuota txikiak edukitzeagatik eta abar), jakinarazpen laburtua egitea aurreikusten du Lehiaren Defentsarako Legeak.

Lehiaren Defentsarako Legeak bi fasetan egituratu du MLBNren aurrean egin beharreko kontzentrazioen kontrol-prozedura.


Lehen faseak hilabete iraungo du gehienez ere; jakinarazitako operazio guztiak aztertuko dira, eta jakinarazitako operazioa artxibatu egin behar den, baimendu daitekeen (konpromisoekin edo gabe) edo, eragin ditzakeen lehia arazoak direla-eta, kontzentrazioa zehatzago aztertu behar den erabakiko du Kontseiluak erabakiko du; prozeduraren bigarren fasean, hirugarren interesdunen parte-hartzea aurreikusten da.


Bigarren fasean kontzentrazio-operazioa aztertu ondoren, kontzentrazioa erabat edo konpromisoekin baimendu behar den ebatziko du Kontseiluak. Konpromisoak ez badira nahikoa identifikatutako lehia arazoak konpontzeko, kontzentrazioari baldintzak ezartzea erabaki dezake Kontseiluak, jakinarazleak proposatutako konpromisoak osatu edo ordezkatzeko. Azkenik, identifikatutako lehia arazoak konpontzeko moduko konpromiso edo baldintzarik ez badago, kontzentrazioa debekatu ahal izango dugu.


Kontseiluaren ebazpena kontzentrazioa debekatzea edo konpromiso edota baldintzak ezartzea bada, Ekonomia Ministerioak hamabost eguneko epea edukiko du kontzentrazioa Ministro Kontseilura bidaltzeko. Azken akordioa, kontzentrazioa baldintzekin edo gabe baimendu ahalko duena, hilabeteko epean hitzartu beharko da, eta txosten bat eska diezagukete.

 

Tasak

Kontzentrazioaren azterketa egiteko, tasa bat ordaindu behar da. Tasa horren zenbatekoa Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legearen eranskinean dago, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeen arabera aldatu ahal izango da.

Tasa ordaintzeko, gure egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen 791 inprimakia bete behar da.

Kontzentrazio operazioen analisi eta azterketen tasa atzerritik ordaintzeko, Banco Popularren horretarako zabaldutako kontuaren bidez egin behar da; kontuak ondorengo izen hau du:“Comisión Nacional de los Mercados y de la Competencia. Cuenta para la recaudación de tasas en el extranjero”. Tasaren ordainketaren ziurtagiria ordainketaren egiaztagiriaren kopia izango da, eta jakinarazpen-inprimakiari erantsi beharko zaio.

Diru-sarrera egiteko kontuaren datuak:

 

  • CCC: 0075 1586 91 0600017004
  • IBAN: ES78 0075 1586 91 0600017004
  • BIC: POPUESMM

Azken ebazpenak

Últimas 10 resoluciones de concentraciones
Número Expediente Tipo Fecha de resolución Resolución
C/1070/19 MHI / TARGET Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1066/19 BERKSHIRE/ACUMED/OSTEOMED/MICROAIRE/PRECISION EDGE/SK PRODUCTS Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1065/19 GEOPOST/TIPSA Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1064/19 CIRSA/SPORTIUM Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1063/19 PROA CAPITAL / GRUPO GALLO Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1062/19 VINCI ENERGIES ESPAÑA S.A.U . / SISTEM MELESUR ENERGÍA S.A.U. / SISTEM INFRAESTRUCTURAS Y OPERACIONES EPC S.L.U Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1061/19 TAKEAWAY / JUST EAT Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1060/19 ARTÁ CAPITAL / GRUPO PREVING Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1057/19 UVESCO / SIMPLY -ACTIVOS- Adquisición control exclusivo Autorización en 1ª fase
C/1059/19 RENOLIT / IBW / ANJA FISCHER Adquisición control conjunto Autorización en 1ª fase

Lehiaren esparruko kontzentrazio ebazpen guztiak

Abiaturiko espedienteak