Zainketa

Lehiaren inguruko ebazpenak/akordioak betetzea zaintzen dugu, alferrikako adierazpen teoriko garestiak bihur ez daitezen.


Lehia galdu edo horri negatikobi eragin zaion merkatuetan, Kontseiluak lehia mantendu edo berrezartzeko ezarritako betebeharren (baldintzak, konpromisoak eta zigorrak) betetzea ziurtatzea helburu duten jardueren multzoa da zainketa.


Lehiaren Defentsarako Legearen urratze oso larria da ebazpenak/erabakiak ez betetzea, eta betebeharra bete ez duen enpresak aurreko ekitaldian izandako guztizko negozio-bolumenaren %10 besteko isunarekin zigor daiteke, egunean 12.00 eurora arteko hertsatze-isunez gain, ebazpenean agindutakoa betetzera behartzeko, eta deskontzentratzeko ere agindu daiteke, kontzentrazioaren baldintzak/konpromisoak bete ez badira.