Kontsulta publikoak

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen duen ekainaren 4ko 3/2013 Legean bildutako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eginkizunen artean, lehiaren inguruko ikerketa azterketa eta lanak sustatu eta egitea dago, bai eta sektore ekonomikoen gaineko txosten orokorrak ere. Eginkizun horren ondorioz, MLBNren osoko bilkurak erabaki du informazio teknologiek planteatutako zerbitzu-emate eredu berriei buruzko azterketa bat egitea, eta, bereziki, ekonomia kolaboratiboa izenekoari buruzkoa.

Zergatik egin behar du MLBNk horrelako azterketa bat?

Ekonomiaren digitalizazioaren, gailu mugikorren eta plataforma zein aplikazio berrien esparruko informazio teknologien garapenak kontsumo eredu berriak sortu ditu azken urteotan. Horren adibide da ondasun eta zerbitzuen (liburuak, musika, arropa eta abar) merkataritza elektronikoaren garapena, milioika kontsumitzaileentzat eguneroko bizimoduan ohiko bihurtu dena.

Teknologiak eragin handia du ekonomia kolaboratiboa (edo kontsumo kolaboratiboa) izenekoan. Kontsumo-eredu hori partikularren artean egonean edo erabili gabe zeuden ondasun edo zerbitzuak trukatzean datza; adibidez, bidaia batean autoan hutsik zeuden lekuak, oporretan hutsik gelditutako etxea, erosi ondoren behin edo bitan bakarrik erabiltzen diren tresnak eta abar, bi aldeen artean hitzartutako konpentsazio baten truke. Krisi ekonomikoaren ondorioz errenta eta kreditu eskuragarriak gutxitu izana eta gero eta gehiago “erabili ahal izatea” “jabe izatea” baino gehiago nahi izateak ekarritako kultur aldaketa ere funtsezko elementuak dira eredu horren gorakada ulertzeko. 

Ekonomia kolaboratiboaren fenomenoarekin batera, kontsumitzaileei zerbitzu erakargarriagoak eskaintzeko Interneten abantailak erabiltzen dituzten plataforma profesional berriak agerrarazi ditu garapen teknologikoak, kontsumo, garraio, elikadura, ostatu eta bestelako zerbitzuak bilatu, erantsi eta erosten dituztenak.
Eskaintza eta produktu edo zerbitzu motak ugaritu izana aukera bat da lehiaren ikuspegitik, argi eta garbi, eta, hortaz, baita kontsumitzaileen ongizatea areagotzeko aukera ere. Horri guztiari produktuen inguruko informazio gehiago eta transakzio-kostu eta ingurumenaren gaineko efektu txikiagoak edukitzeko aukera erantsi behar zaio, jabetzan baino gehiago erabileran oinarritutako ekonomia bat sortzearen ondoriozko elementu positiboak. Era berean, baina, zalantza handiak sortzen dira gaur egungo arauak eredu ekonomiko berri horiek sortzen dituzten ondorioetarako egokitzeko moduaren inguruan. Hori dela-eta, lehiaren agintariek ekonomia kolaboratiboak dakarren fenomeno berria aztertzea komeni da. 

Zertarako egin behar du MLBNk horrelako azterketa bat?

Azterketa horren azken helburua da hainbat aholku ematea eredu ekonomiko berriak eraginkortasunez arautzeko eta kontsumitzaileentzako ahalik eta balizko abantailetatik ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko eta, aldi berean, eredu horien eta sektore tradizionalen arteko lehia eraginkorra bermatzeko.
Azterketa gaur egungo errealitatetik ahalik eta gertuen egoteko, fenomeno ekonomiko berri horien ikuspegi orokorra edukitzeaz gain, bi sektore zehatzen zentratuko da azterketa hasieran: garraioan eta oporraldiko ostatuetan. Bi kasu horietan, zerbitzu-eredu berriek erronka garrantzitsuak planteatu dizkiete arautzaile publikoei:

  • Bidaiarien errepide bidezko hiri eta hiri arteko garraioaren garraioari dagokionez, gidariak eta bidaiariak harremanetan jartzen dituzten plataformak taxiaren edo autobusaren zuzeneko balizko alternatiba bihurtu dira.
  •  
  • Oporraldiko ostatuen sektoreari dagokionez, etxebizitzak eta gelak alokatzeko plataforma berriak sortu dira, eta hotelen sektore tradizionalari batu zaion eskaintza garrantzitsua sartu dute merkatuan.

Nola egiten du azterketa MLBNk?

Hasteko, kontsulta publikoa egiten du, inplikatutako eragile guztien eta eztabaida horretan euren ikuspegia adierazi nahi duten pertsonen iritzia jasotzeko. Ekarpen horiek ahalik eta errazen eta modu eraginkorrenean jasotzeko, web orri hau jarri da jendearen eskura, eta horren bidez, planteatutako gaien inguruko informazioa jasotzeko espazio ireki bat sortu da.

Kontsultak hiru fase edukiko ditu, eta segidan egingo dira:

a) Lehenengo, gaur egungo arauak justifika ditzaketen oinarri teorikoak aztertuko dira, zein helburu publiko mantendu nahi dituzten zehazteko;r; 

b) ondoren, zerbitzuak eskaintzeko eredu berriek merkatuan dituzten ondorioak aztertuko dira;

c) eta, azkenik, arauen beharra eta proportzionaltasuna aztertuko da, merkatuaren zirkunstantzia berrien arabera.

Alde bakoitzak testuinguruaren aldez aurreko planteamendua edukiko du, ondoren hainbat galdera zehatz egiteko, horien inguruko iritzia jasoko baita interesdunen artean. MLBNk parte hartzen duten eta planteatutako galderei erantzuten dieten eragileen ekarpenak argitaratu ahal izango ditu, eztabaida konstruktiboa izan dadin.
Iritzi guztiek balioko dute, eta aintzat edukiko dira azterketaren ondorioak bilduko dituen azken agiria eta kontsulta-fasean jasotako ekarpen nagusien laburpena egiteko.

 

Zerbitzuak emateko eredu berriei eta ekonomia kolaboratiboari buruzko kontsulta publikoa, 2014ko azaroa.

1.  FASEA. Arauen helburu publikoak

Análisis de los principios de necesidad y proporcionalidad en los que se debería fundamentar la regulación de los sectores económicos; y el planteamiento de la posible justificación de la regulación existente en los dos sectores de referencia elegidos.

Agiria 1
Plazo de envío de respuestas: 27 de noviembre de 2014

ETAPA 2. Efectos de los nuevos modelos económicos sobre el mercado y la regulación

Sektore ekonomikoen inguruko arauek oinarri eduki beharko lituzketen behar eta proportzionaltasun printzipioen azterketa; eta gaur egungo araudiaren balizko justifikazioaren planteamendua, hautatutako erreferentziako bi sektoreei dagokienez.

Agiria 2
Erantzunak bidaltzeko epea: 2014ko azaroaren 27ra arte

3.  FASEA. Eredu berriak eta erregulazioa

Azterketa, eredu berrien eta jarduera ekonomiko berriei lehiaren aldetik leku egokia egiteko beharrezko diren arau-aldaketen ondorioz arauak merkatuaren zirkunstantzia berrietara egokitzen diren ikusteko. Arauak hautatutako erreferentziako bi sektoreetara egokitzea.

Agiria 3
Erantzunak bidaltzeko epea: 2015eko urtarrilaren 13ra arte

 

Kontsultaren erantzunak

1.  Fasea

Badago planteatutako sektoreen inguruko bestelako araudi garrantzitsurik, orain arte deskribatu gabekorik?

Ados zaude bi sektore horien arauen inguruan planteatutako justifikazioekin? Zer beste justifikazio egon liteke?

Zure ustez, zer arazo planteatzen ditu sektore horiek arautzeak?

Aurrekoaren harira, zure ustez beharrezkoa eta proportzionala da bi sektore horien inguruko egungo araudia?

 

2. Fasea

Ados zaude zerbitzuak emateko eredu berrien eta ekonomia kolaboratiboaren deskribapen eta karakterizazioarekin? Aipa dezakezu bestelako ezaugarririk?

Ados zaude eredu berriek merkatuan, oro har, eta bi sektoreetan, bereziki, dituzten ondorioekin? Zer beste ondorio egon litezke?

 

3. Fasea

Zure ustez, gaur egungo araudia zerbitzuak emateko eredu berriei aplikatzeko modukoa da? Planteatutako bi sektoreetan, zer arau aplikatu behar dira eredu berri horietan, eta zein ez?

Bi sektore horietan, zure ustez eredu berriek egokitu beharko lukete gaur egungo arauetara (sektoriala eta orokorra), edo uste duzu beharrezkoa dela arau horiek aldatzea jarduera erdu guztiak aintzat hartzeko? Zure ustez, zer aldaketa egin behar da?

Ondorengo agirian, posta elektroniko bidez jasotako ekarpenak daude, argitaratzeko baimena dutenak.


Jasotako erantzunak