Azterketak

Merkatuetan lehia eraginkorra sustatzea da gure eginkizunetako bat; horretarako, lehiaren inguruko azterketa eta ikerketak egiten ditugu, bai eta sektoreei buruzko txosten orokorrak ere, eta, hala badagokio, liberalizazio, desarauketa edo arau-aldaketak proposatzen ditugu.

Azterketak arlo edo sektore ekonomiko betan ingurukoak izaten dira, lehiaren era erregulazio ekonomiko eraginkorraren ikuspegitik egindakoak. Arau-esparruaren azterketa, merkatuaren egiturarena, operadoreen jokabidea eta pizgarriak, eta aztertutako arlo edo sektore ekonomikoaren baldintzatzaile ekonomikoak uztartzen ditu.

Herri administrazioei edo sektorean diharduten eragileei aholkuak ematea dute helburu, lehia hobetzeko eta emaitza ekonomiko eraginkorragoak lortzeko, interes orokorrarekin lerrokatuta kontsumitzaile, enpresa eta administrazio publikoen onerako izan daitezen.

Metodologiak

Metodologiek helburu bat lortzeko edo ikerketa bat egiteko jarraitu beharreko prozedura, pauta eta ekintzak sistematizatzen dituzte. Gida gisa, MLBNk edo operadore ekonomikoek egin beharreko lanen edo ekintzen zerrenda izaten dute metodologiek, bai eta horien sekuentzia edo exekuzio-hurrenkera, ekintzen iraupena, fase bakoitzean lortu beharreko helburuaren deskribapena eta bete beharreko hainbat aholku edo jardunbide egoki ere. Horrekin, helburu jakin bat -azterketa bat egitea, adibidez- lortzeko prozedura, teknika eta ekintzak sistematizatu nahi dira.

Metodología (Español)

PDF, 59 páginas, 462 kb

Methodology (English)

PDF, 55 páginas, 560 kb

Sugerencias de estudios

Lehiaren Sustapenerako Sailarentzako Azterketa Iradokizunak. Lehiaren sustatzaileek erabilitako tresnen artean, sektore ekonomikoen azterketak azpimarratu behar dira. Nahi izanez gero, MLBNko Azterketa eta Txosten Zuzendariordetzari aztertu beharreko sektore berriak proposatuz kolabora dezakezu.

 

Azken merkatu-azterketak

Últimas guías

Todas las guías