5.4 artikuluko legitimazio aktiboa. Lehiaren kontrako trabak

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen duen ekainaren 4ko 3/2013 Legearen 5.4 artikuluko legitimazio aktiboa da merkatu eta sektore produktibo guztietan lehia eraginkorra zaindu eta sustatzeko eginkizun nagusietako bat.

5.4 artikuluko legitimazio aktiboak gaitasuna ematen dio MLBNri, Lehia Sustatzeko Sailak proposatuta, eskumena duen jurisdikzioaren aurrean administrazio zuzenbideari loturik dauden herri-administrazioen egintzak eta lege-lerrunetik beherako xedapen orokorrak aurkaratzeko, horien bidez merkatuko lehia eraginkorrari oztopoak jartzen baldin bazaizkio.

Nahiz eta zehatz-mehatz sustapena izan (advocacy), ex post tresna izateagatik da azpimarragarria. Era berean, MLBNk lehia sustatzeko bere eginkizunean duen koakzio-tresna nagusia da.

Horren aplikazioak behar era proportzionaltasun printzipioak ditu oinarri. Azken baliabidea da lehia eraginkorrerako larritasun bereziko egoeretan, MLBNren iritziz ordenamendu juridikotik kendu beharrekoetan.

Trena hori duen munduko lehia eta erregulazio agintaritza lehenetakoa da MLBN. 

MLBNren Plangintza Estrategikoko 10. ekintza estrategikoa da Agintaritzaren legitimazio aktiboa indartzea. MLBNren 2015eko Ekintza Planak, berriz, legitimazio aktiboaren ezagutzaren eta lankidetza publikoaren bidez indartu nahi du legitimazio aktiboa (10.1 eta 16.3 ekintzak).

 

5.4 artikuluaren azken aurkaratzeak

5.4 artikuluaren azken 10 aurkaratzeak