Lehia eta erregulazio politikako lan-agiriak

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen duen ekainaren 4ko 3/2013 Legearen 5.2 h artikuluaren arabera, lehiaren esparruko azterlanak eta ikerketak sustatu eta egitea da bere eginkizuna. 

Lehia eta erregulazio politikako lan-agiriak legezko eginkizun horren barruan sartuta daude, eta MLBNren 2015eko Ekintza Planen hartutako konpromisoari erantzuten dio, lan-agiri horiek egitea onartu baitzuen (14.1 ekintza).

Lan-agirien helburua da ikerketa ekonomikoa egitea lehiaren eta erregulazioaren arloetan. Batzuetan, MLBNren azterketa, txosten edo ikerketen barruan txerta daitezke. Azken helburua da Espainiako ekonomian lehia eta erregulazio ekonomiko eraginkorra defendatzen eta sustatzen laguntzea.

 

 

Beste hainbat eginkizunen artean, lehiaren inguruko ikerketa-lanak sustatu eta egitea dagokigu.