Europako lanen sustapena
Ikus-entzunezko komunikazioak herritarren kultura eta hizkuntza aniztasuna islatu behar du. Eskubide horrekin estuki lotuta, ikus-entzunezkoen zerbitzuak eskaintzen dituztenek ikus-entzunezkoen Europako eta Espainiako ekoizpena eta industria sustatu eta promozionatzeko bi betebehar mota betetzea ikuskatzen eta kontrolatzen dugu.
Europako lanen ekoizpena aldez aurretik finantzatzeko obligazioa (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 5.3 artikulua).
Behartuta dauden eskaintzaileek Europako hainbat ikus-entzunezko lanen produkzioa aldez aurretik finantzatzen lagundu behar dute aurreko ekitaldiko diru-sarreren %5ekin, horien ustiapen-kontuaren arabera (%6, titulartasun publikoko eskaintzaileentzat).
Ehuneko horren zati bat film zinematografikoetarako izaten da, eta, horien barruan, Espainiako hizkuntza ofizialetakoren batean ekoitzitako pelikuletarako eta produktore independenteen lanetarako.
Urtero Europako lanak emititzeko obligazioa (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 5.2 artikulua).
Telebistako programen eskaintzaileek euren programazioaren emisio-denboraren %51 gorde behar dute, urtean, Europako lanentzat; eta %10, produktore independenteen Europako lanentzat. Emisio-denbora zenbatzeko, kanpoan geratuko da informazioei, kirol emanaldiei, jokoei, publizitateari, eta teletestu zein tele-salmenta zerbitzuei eskainitako denbora.
Eskaeraren araberako programa-katalogoak edo telebista-zerbitzuak eskaintzen dituztenek katalogoaren %30 gorde behar dute Europako lanentzat, eta erreserba horren erdia Espainiako hizkuntza ofizialen batean izango da.
Latest resolutions
Todas las resoluciones de expedientes de promoción obra europea en el ámbito audiovisual