Telekomunikazioak

Telekomunikazio elektronikoen merkatuaren funtzionamendu ona bermatzen dugu, operadoreen betebeharrak ezarri eta horien betetzea ikuskatuta eta merkatuko eragileen arteko gatazkak konponduta.

Funtzioak

Merkatuen analisia

Telekomunikazio elektronikoen merkatuen lehia-maila zehaztu eta aztertzen dugu aldian behin, obligazio arautzaile espezifikoak jarri behar diren aztertzeko.

Obligazioen zehazte eta garapena

Obligazio espezifikoak ezartzen dizkiegu erreferentziako merkatuetan merkatu-botere handia duten operadoreei eta obligazio horiek betetzen dituztela konprobatzen dugu.

Zerbitzu unibertsala eta kontabilitate arautzailea

Zerbitzu unibertsalaren urteko kostu garbiaren aitorpena onartzen dugu, zerbitzu unibertsalaren kostu garbia kalkulatzen dugu, eta Zerbitzu Unibertsalaren Funts Nazionalari lagundu behar dioten operadoreak zehazten ditugu. Kontabilitate arautzailearen mende dauden operadoreen kostuen kontabilitate sistemak ezartzen ditugu.

 

Gatazkak

Operadoreen arteko edo operadoreen eta interkonexiorako sarbide eta interkonexio obligazioei etekina ateratzen dieten beste erakundeen arteko gatazkak ebazten ditugu, telekomunikazioen arloko arau sektorialek araututako materiei dagokienez.

Eramangarritasuna

Zenbaki finkoa zein mugikorra kontserbatzeko (eramangarritasuna) ezaugarriak eta baldintza teknikoak ezartzen ditugu.

Txostenak, kontsultak eta zirkularrak

Arau-proiektuei, laguntza publikoen planei eta lurralde esparru txikiko antolaketa tresnei buruzko txostenak egiten ditugu, eta eragindako operadore eta eragileek ,erkatuaren garapenari eragin diezaieketen arauei eta gaiei buruz egindako kontsultak ebazten ditugu.

Zigortzaileak

Araudiaren eta arau sektorialen betetzea ikuskatzen dugu, salaketak ikertzen ditugu, eta arau sektorialak urratu izanagatik operadoreei irekitako zehapen-prozedurak ebazten ditugu.

Erregistroak eta SGDA

Komunikazio elektronikoen Operadoreen Erregistroak, zenbaki errekurtso publiko eta lurreko telebista digitalekoak, eta Abonatuen Datuak Kudeatzeko Sistema kudeatzen ditugu.

Nazioartea

Aktiboki parte hartzen dugu nazioarteko hainbat forotan: Body of European Regulators for Electronic Communications (BEREC); Independent Regulators Group (IRG), Telekomunikazioen Europako Mediterraneoko Arautzaileen Taldea (EMERG); Telekomunikazioen Erakunde Arautzaileen Latinoamerikako Foroa (REGULATEL).

Servicios a su disposición

Sede electrónica

Realice sus trámites desde cualquier lugar

Consulta del estado de la numeración

Información actualizada de numeración portada móvil o fija.

 

Síguenos por RSS

Añade nuestro feed de telecomunicaciones a tu servicio favorito.

Consultas públicas

Permite acceder a la documentación de las consultas públicas abiertas en materia de telecomunicaciones en la CNMC y de otras Administraciones.