Lehia

Merkatu nazionaletan lehia eraginkorra mantendu eta bermatzen dugu, ezinbestekoa baita merkatu-ekonomiak behar bezala funtzionatzeko eta kontsumitzaileen ongizaterako .

Funtzioak

Lehiaren kontrako jokabideak

Enpresen arteko lehiaren kontrako akordioak, nagusitasun-posizioaren abusua eta merkatuetako lehiari kalte egiten dioten beste jokabide debekatu batzuk ikertzen ditugu.

Klementzia Programa

Irteera bat eskaintzen diegu karteletan parte hartzen dutenei, lehiaren kontrako jokabide horiekin amaitzeko euren laguntzaren truke.

Inteligentzia Ekonomikoaren Unitatea

Datuen analisia eta adimen artifiziala aplikatzen ditugu, lehiaren aurkako praktikak ofizioz detektatzeko.

 

Herritarren lankidetza anonimoaa

Eskura dauden 3 kanaletarako sarbidea; anonimoak eta konfidentzialak dira, eta horien bitartez edozein herritarrak lehiaren aurkako portaeren zantzuen berri eman dezake.

Kontzentrazioak

Enpresen arteko kontzentrazioak kontrolatzen ditugu, merkatuetako lehia arriskuan jar dezaten saihesteko.

Zainketa

MLBNren Kontseiluaren ebazpenak bete daitezen zaintzen dugu, isunen ordainketa barne.

ECN/Nazioartekoa

Lehia Agintaritzen Europako Sarearen (ECN) esparruan kolaboratzen dugu, Europako Esparru Ekonomiko osoan arlo honetako arauak bete daitezen. Ekintzak koordinatzen ditugu nazioarteko beste erakundeekin.

Autonomia erkidegoekiko koordinazioa

Autonomia erkidegoetako lehia agintaritzekin kolaboratu eta koordinatzen gara.

Eskura dituzun zerbitzuak

Debekatutako jokabideen salaketa

Salaketa jartzeko jarraibide eta errekerimenduak eta izapide telematikoetarako sarbidea.

Klementzia: exentzio edo murrizketa eskaera

Exentzio edo murrizketa eskaera aurkezteko jarraibideak eta izapide telematikoetarako sarbidea.

Herritarren kolaborazioa: Kartelen antzematea

Kartelen inguruko informazioa emateko modua ematen du (arau-urratzeak lizitazio publikoetan, prezioen inguruko akordioak edo merkatuaren banaketa).

 

Kontzentrazio jakinarazpenak

Jakinarazpenak egiteko jarraibideak eta izapide telematikoetarako sarbidea.

Aurretiazko Kontsultaren prozedura

MLBNri kontsulta bat egiteko modua ematen du, operazio bat kontzentrazio ekonomikoa den eta jakinarazi behar den jakiteko.

Jakinarazpenaren aurreko harremanak

Harremanetarako posta, kontzentrazio jakinarazpen baten aurreko komunikazioei ekiteko.