Postal

Posta sektorearen funtzionamendu zuzena bermatu, zaindu eta sustatzeko lan egiten dugu, kontsumitzaile eta erabiltzaileen onerako.

Funtzioak

Prezioen ikuskapena

Posta zerbitzuen prezioek eta gainerako baldintza komertzialek legeek ezarritako printzipioak betetzen dituztela egiaztatzen dugu.

Sarerako eta beste posta azpiegituretarako sarbidea

Posta operadoreek posta sare publikorako eta beste azpiegituretarako sarbidea eduki dezaten lan egiten dugu, gardentasun, proportzionaltasun eta ez-diskriminazio printzipioekin bat etorriz.

Kontabilitate analitikoa

Posta Zerbitzu Unibertsala emateko izendatutako operadorearen kontabilitate analitikoa egiaztatzen dugu.

 

SPUaren finantzaketa

Posta zerbitzu unibertsalaren kostu garbia eta hori ematearen ondoriozko ez-bidezko finantza-karga egiaztatzen ditugu.

Ingurune bereziak

Hala badagokio, posta zerbitzu unibertsala emateko salbuespenak baimentzen ditugu.

Sektorearen adierazleak 

Posta sektorearen adierazle nagusien jarraipena egiten dugu.

 

SPUaren kalitatea

Posta zerbitzu unibertsala emateko baldintzak kontrolatu eta neurtzen ditugu.

Nazioarteko jarduera

Aktiboki parte hartzen dugu nazioarteko hainbat forotan, ondorengo hauetan, besteak beste: ERGP (Posta Zerbitzuen Europako Arautzaileen Taldea), CEN (Europako Normalizazio Batzordea) eta DG Growth (Europako Batzordea), bai eta Posta Zerbitzuen Zuzendaritzaren Batzordean ere.

Txostenak eta kontsultak

Arau-proiektuen txostenak eta azterketak egiten ditugu, eta merkatuaren garapenari eragin diezaioketen gaien inguruko kontsultak ebazten ditugu.

Eskura dituzun zerbitzuak

Jarrai iezaguzu RSS bidez

Erantsi gure posta feeda zure zerbitzu gogokoenari.