Lehiaren sustapena

Lehia eta erregulazio ekonomiko eraginkorra sustatzen ditugu, prestakuntzaren eta dibulgazioaren bidez. Horretarako, azterketak, arauei buruzko txostenak eta gidak egin, eta gomendioak ematen ditugu. Legitimazio aktiboan, lehia eraginkorraren kontrako trabak kentzea proposatzen dugu, arauen bidez ezartzen diren merkatuetan.

Funtzioak

Azterketak eta gidak

Arlo edo sektore ekonomiko baten funtzionamendua aztertzen dugu, lehiaren era erregulazio ekonomiko eraginkorraren ikuspegitik, eta interes orokorrarekin lerrokatuta merkatuetan lehia handiagoa eragingo duten aholkuak proposatzen ditugu.

Txostenak

Gure aholkularitza-funtzioaren barruan, txostenak egiten ditugu. Jarduera arautzaileei buruzko arau proiektuen txostenak; zehatz-mehatz arautzaileak ez diren jarduerei buruzkoak (adibidez, kontratazio publikoko orrien inguruko txosten bat); edo, ofizioz, proposamen kategoriako posizio-txostenak.

Laguntza publikoak

Laguntza publikoek merkatuaren lehia eraginkorrean dituzten ondorioak aztertzen ditugu, eta lan puntualak egiten ditugu, ex ante zein ex post. Horrekin batera, lehia eta erregulazio ekonomiko eraginkorra errespetatuko dituzten jarduera egokiak sortzen eta zabaltzen lagunduko duten estatistika-datuak jaso eta zabaltzen ditugu; hori guztia, Estatuaren laguntzen inguruan aginte nazionalei zein komunitarioei esleitutako eskumenen kalterik gabe.

5.4 artikuluko legitimazio aktiboa. Lehiaren kontrako trabak

Legitimitatea dugu eskumena duen jurisdikzioaren aurrean administrazio zuzenbideari loturik dauden herri-administrazioen egintzak eta lege-lerrunetik beherako xedapen orokorrak aurkaratzeko, horien bidez merkatuko lehia eraginkorrari oztopoak jartzen baldin bazaizkio.

Legitimazio aktiboko txosten ekonomikoak

Lehiaren murrizketak aztertzen ditugu, eta legitimazio aktiboaren esparruan inpugnatzen dugu; horren ondorioen ebaluazioa egiten dugu eta, batzuetan, kontsumitzaileen ongizatearen galeraren kuantifikazioa ere eransten dugu.

Lehia eta erregulazio politikako lan-agiriak

Ikerketa ekonomiko enpirikoa, lehiaren eta erregulazioaren arloan, Espainiako lehia eta erregulazio politika indartzeko.

Advocacy/International

Lehiaren eta eraginkortasun ekonomikoaren nazioarteko sustapena kontsumitzailearen ongizatea hobetzeko bidea da. Sustapen hori sektore tradizionaletan zein ekonomia digital berrian egiten da, nazioarteko foro espezializatuetara jo eta horietan parte hartuta.

Kontsulta publikoak

Interes orokorreko gaiak publikoki kontsultatzen ditugu.

Hornikuntza publikoaren inguruko aholkuak

Arlo horretako erabakiak hartzeko orduan, lehia librearen printzipioa eduki behar da aintzat, gastu publikoaren exekuzioak ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko. Agintaritza honek ikuspegi horretatik planteatzen ditu hobekuntza aholkuak, bai erabilitako hornikuntzari, bai jarraitutako prozeduraren diseinu eta garapenari dagokionez.

 

Eskura dituzun zerbitzuak

Txosten iradokizunak

Aztertu beharreko gai berriak proposatuz kolabora dezakezu 

Jarrai iezaguzu RSS bidez

Erantsi lehia sustatzeko gure Feeda zure zerbitzu gogokoenari