Nazioarteko jarduera

Nazioarteko hainbat organismotan parte hartzen dugu:

" "ERGA

European Regulators Group for Audiovisual Media Servicen (ERGA) kide gara; Europako Batzordeak sortu zuen taldea, 2014ko otsailaren 3ko erabakiz. Europako Batasuneko estatu kideetan ikus-entzunezkoen inguruko eskumenak dituzten agintari independenteek osatzen dute taldea.

ERGAk aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkio Europar Batzordeari, ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuen esparru arautzailearen inplementazio uniformeari eta Batzordearen eskumen diren ikus-entzunezko hedabideekin lotutako beste edozein gairi dagokienez. Halaber, informazio trukea eta jardunbide egokiak bultzatzen ditu ERGAk, ikus-entzunezkoen esparru arautzailea aplikatzerakoan, bai eta kideen arteko kooperazioa eta lankidetza ere.

Horretarako, aktiboki parte hartzen dugu sortu diren lan-taldeetan.

" "EPRA

European Platform of Regulatory Authorities-en (EPRA) kide gara; 1995ean sortu zen plataforma, eta ikus-entzunezkoen Europako agintari arautzaileen artean esperientziak eta ezagutzak trukatzeko eztabaida-foro informala da.

 

" "    Beste batzuk

Gaur egun, Mediterranean Network of Regulatory Authorities-eko (MNRA) lehendakariorde gara. 1997. urtean sortu zen sarea, eta Mediterraneoko agintari arautzaile independenteen artean ikus-entzunezkoen inguruko gaiei buruzko informazioa eztabaidatu eta trukatzeko foroa da.

Horrekin batera, Ikus-entzunezkoen Batzordeen Konferentzia Iberikoa -eko (CICA) lehendakari gara. MLBNk ez ezik, Consejo Audiovisual de Andaluciak (CAA), Consell de l’Audiovisual de Catalunyak (CAC) eta Entidade Reguladora para la Comunicaçao Socialek (ERC) ere osatzen dute plataforma. Horrekin, kideen artean informazioa eta esperientziak eraginkortasunez trukatzeko bideak sortu eta zehaztu nahi dira, bai eta lankidetza eta kooperazio bideak ere, funtzioak garatzeko orduan.

Azkenik, Ikus-entzunezkoen Iberoamerikako Arautzaileen Plataforma (PRAI), kide ere bagara; Txilen sortu zen, 2010ean, eta ikus-entzunezkoak arautzeko lege esparruarekin lotutako gaien inguruko informazioa eta ikerketak trukatzeko eta horien inguruan eztabaidatu eta kooperatzeko foro bat sortzea du helburu.