Nazioartea

Komunikazio elektronikoen sektorearen arautzaileen foroetan parte hartzen dugu.

" "Body of European Regulators for Electronic Communications (BEREC edo ORECE, gaztelaniazko siglengatik) foroak Europako arautzaile independenteak biltzen ditu 2009. urteaz geroztik. BEREC 1211/2009 (EE) Erregelamenduaren bidez ezarri zen, eta Europako Batasuneko erakundeei komunikazio elektronikoko sareen barne merkatua garatzeko aholkuak ematea eta agintaritza arautzaile nazionalen eta Europako Batzordearen artean lotura bat sortzea ditu helburu nagusi. Gobernuetatik eta bestelako erakunde publiko zein pribatuetatik independentea da, gainera.

BERECen zereginen artean dago jardunbide arautzaile egokiak garatu eta zabaltzea eta arautzaileei arauen inguruko gaietan laguntzea eta irizpenak eta txostenak egitea, komunikazio elektronikoen sektorearen inguruko aholkularitza eskaintzeko. Nazioko arautzaileek eta Europako Batzordeak oso kontuan eduki behar dituzte BERECek araugintzaren arloan emandako irizpen, aholku, jarraibide eta jardunbide egokiak.

BERECek epe ertainerako estrategia bat ezarri du, 2015-2017 aldirako, eta hiru lehentasun ditu: (i) lehia eta inbertsioak sustatzea; (ii) barne merkatua eta (iii) azken erabiltzaileak ahaldundu eta babestea.

Komunikazio elektronikoen sektorearen arautzaile independenteen taldean parte hartzen dugu, Independent Regulators Group (IRG) izenekoan. Foro hori 1997an sortu zen, arautzaile sektorialen ekimenez, eta Europako herrialdeetako arautzaileak biltzen ditu, Europako Batasuneko kide izan edo ez, jardunbide egokiak partekatu eta garatzeko, eta sektorearen inguruko gai garrantzitsuei buruzko tailerrak, mintegiak eta bestelako ekintzak egiteko.

 

" "Gaur egun, Europako Mediterraneoko Arautzaileen Taldeko (EMERG) kide eta lehendakariorde gara. EMERG 2008. urtean sortu zen, Mediterraneoaren bi aldeetako agintari arautzaile nazionalen artean jardunbide egokien trukea sustatzeko plataforma gisa, baina parte-hartzea ez dago Europako agintaritza guztientzat zabalik. Ekimen horrek Bartzelonako Aitorpenean (2006) ezarritako kooperazio euro-mediterraniarrerako printzipioak eta idealak ditu oinarri.

 

" "REGULATEL Telekomunikazioen Erakunde Arautzaileen Latinoamerikako Foroa da; 1999. urtean sortu zen eta 23 kide ditu egun, eskualdeko telekomunikazioen garapena koordinatu eta babesteko. Hasieratik hartzen dugu parte horren ekintzetan, eta 2013. urtean eskubide osoko kide egin gintuzten. Portugalgo eta Italiako arautzaileekin batera. REGULATELen esparruan, Espainiako Araugintza Bikaintasunaren Programa garatu dugu, Latinoamerikan Araugintzan edo Ministerio batean lan egiten duten profesionalek MLBNn prestakuntza egonaldiak egin ahal izatea ahalbidetzen duena.