Listen

Alfabetatze mediatikoa

Alfabetatze mediatikoa
Alfabetatze mediatikoak erreferentzia egiten dio pertsonek komunikabide motak eta sare sozialak modu kritikoan atzitzeko, ulertzeko, sortzeko eta ebaluatzeko duten gaitasunari, bizitza demokratikoan modu aktiboan parte hartzeko helburuarekin.

Zehazki, hedabideek eta sare sozialek eskaintzen duten informazioa (albisteak, argazkiak, bideoak, etab.) kritikoki ebaluatzeko herritarrek izan behar dituzten gaitasunak eta trebetasunak garatzen ditu. Gaitasun horiek erabiltzaileek kontsumitzen dituzten edukiak ulertzera eta haien iturriak identifikatzera bideratuta egon behar dute.

Alfabetatze mediatikoak barne hartzen du, halaber, ulermen kritikoko ezagutzak eta jarrerak garatzea, erabiltzaileek bitartekoak modu seguru eta eraginkorrean erabil ditzaten, analisi kritikoa egin ahal izateko eta, era berean, edukiak modu seguru eta arduratsuan sortu ahal izateko.

Gainera, neurri horiek herritarrei lagundu behar diete gertaerak eta iritziak bereizten, albiste faltsuak eta desinformazio-prozesuak ezagutzen.

 

Nork jarri behar ditu abian alfabetatze mediatikoko neurriak?
+
-
Zer ez da alfabetatze mediatikoa?
+
-
Zer nolako arriskuei egin behar diegu aurre? -
+
-
Zergatik da garrantzitsua alfabetatze mediatikoa?
+
-
Informazio hau erabilgarria izan da?