Posta Zuzendaritza Batzordea (Postal Directive Committee)

Posta sektorearen erregulazioan, EBko agintaritza nazional arautzaileek osatutako batzorde baten laguntza du Europako Batzordeak.

2015. urtean, bitan hartu genuen parte batzorde horretan, Batzordeak Merkatu Digital Bakarraren Estrategiaren (DSM Digital Single Market) esparruan EBko merkataritza elektronikoko paketeen mugaz haraindiko entregaren eta Posta Zuzentarauaren aplikazioaren inguruko txostenaren inguruan egindako kontsulta publikoari buruzko bileretan.

Abenduko bileran, Posta Zuzentarauaren aplikazioari buruzko txostena aurkeztu genuen, merkataritza elektronikoaren ondoriozko paketeen mugaz haraindiko entregen gaineko azterketa ekonometrikoa (biak argitaratu ziren gero), bai eta posta sektoreko hainbat ekimen ere, DSMaren esparruan: operadoreen arteko borondatezko akordioak, Interconnect Programa, adibidez, estandarizazio proiektuak, merkatari txikien informazio gabezia online konpontzeko web plataforma bat, eta prezioen informazioaren gardentasuna hobetzeko beste hainbat neurri.

Europako Batzordeak ondorengo lehentasun hauek ditu datozen hilabeteetan, posta sektorearen inguruan: EBko mugaz haraindiko pakete bidalketen inguruko araudia onartzea eta prezioen gardentasunaren gaineko neurriak abian jartzea, Merkatu Digital Bakarra garatzen laguntzeko. Gardentasun neurri horiek nazioko agintaritza arautzaileen inplikazioa eskatzen dute. Oro har, paketegintzan jarriko da arreta, gutunen sektorearen zaintzaren eta Posta Zerbitzu Unibertsala emateko izendatutako operadoreen laguntza publikoen kontrolaren kaltetan gabe.

Esteka interesgarriak

  1. DG GROWTH
  2. Nuevas reglas sobre comercio electrónico para extraer el máximo beneficio del mercado único / New e-commerce rules to help reap full benefit of Single Market
  3. BEREC (Foro de Reguladores Europeos de Telecomunicaciones) Y ERGP (Foro de Reguladores Europeos del Sector Postal) adoptan una opinión conjunta sobre la transparencia de precios y la supervisión regulatoria de los servicios de paquetería transfronteriza / BEREC and ERGP adopt a joint opinion on price transparency and regulatory oversight of cross-border parcel delivery

  4. Informe sobre la aplicación de la Directiva Postal Europea / Report on the application of the Postal Services Directive adopted
  5. Compras por internet... Consulta pública sobre los servicios de paquetería transfronteriza / Internet shopping... Public consultation on cross-border parcel delivery
  6. Investigación de la Comisión Europea sobre el caso de ayudas otorgadas por el Estado Español a Correos en el período 2004-2010
  7. The European Regulators Group for Postal Services