Autonomia erkidegoekiko koordinazioa

1/2002 Legea da jokabide debekatuekin (akordioak, abusua, eta lehia desleiala) esklusiboki lotutako Estatuaren eta autonomia erkidegoen eskumen exekutiboak garatzeko esparrua. [1]

Beharrezko koordinazio eta kolaborazio mekanismoak ezartzen ditu administrazioen artean, horietako bakoitzak garatutako ekintzak kontzentratzeko eta ahaleginen zein ekintza dibergenteen bikoizketa saihesteko, lehia askearen defentsan eraginkortasun handiagoa lortzeko helburu komun bakarrarekin.

 

Lehia garbia erkidegoez gaindi edo nazio-merkatu osoan itxuraldatzeko moduko jardueren inguruko exekuzio-langintza Estatuaren esku egongo da. Bai eta nazio-merkatuaren batasunaren aurkakoak edo Konstituzioan aitorturiko honako printzipio hauen aurkakoak izateko moduko jokabideak ere: Espainiako lurraldeko zati baten eta bestearen artean oreka ekonomiko zuzena lortzea, pertsonek nazio-lurralde osoan joan-etorrian ibiltzeko eta kokatzeko behar duten askatasuna eta ondasunen joan-etorrietarako behar den halakoxe askatasuna, edo Konstituzioan dakartzan eskubideak erabiltzen eta betebeharra betetzen espainiar guztiak berdinak izatea.

Autonomia-erkidegoen esku utz daitekeen eskumen objektiboa dena delako autonomia-erkidegoko lurraldean egin beharreko exekuzio-ekintzetara dago mugaturik, autonomia-erkidegoaz gaindiko merkatuari eragiten ez badiote.

Espedienteak izapidetzeko eskumenak baztertzaileak dira, horregatik, agintaritzen artean desadostasuna badago kasua nori dagokion jakiteko, gatazka horretan dagoen edozein agintaritzak eska dezake gatazkan ebatzi behar dituen Aholku Batzordea biltzeko, eta behartuta egongo da hamabost eguneko epean dagokion txostena (ez loteslea) egitera; hala, eskumen-gatazka plantea liteke Konstituzio Auzitegian.

 

 

 

Informes de la Junta Consultiva de Competencia

 

 

GaliciaPaís VascoAragónCataluñaCastilla LeónExtremaduraAndalucíaMurciaComunidad ValencianaCanarias

 


[1] Kanpo geratzen dira kontzentrazio ekonomikoen kontrola eta lehiari eragin diezaioketen laguntza publikoen kontrola, eta Europako Batasunaren Sorreraren egungo Hitzarmenaren Arauen aplikazioa, Espainian.