ZER DA CNMC?

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) merkatuen funtzionamendu egokia sustatu eta babesten du, kontsumitzaile eta enpresen onerako.

Erakunde publikoa da eta pertsonalitate juridiko propioa du. Independentea da, Gobernuari dagokionez, eta Parlamentuaren kontrolpean dago. 2013ko urriaren 7an hasi zen lanean.

EDUKIAK

  • Zein da jatorria?
  • Helburua
  • Zer funtzio ditu?
  • Zer egitura du?
  • Nola funtzionatzen du?
  • Zertarako dira lehia eta arautze eraginkorra?
  • Nola egiten da sektore arautuen ikuskatzea?
  • Zer egin dezake MLBNk lehia hobetzeko?
  • Lehiaren kontrako jarduera eta ekintza batzuk
  • Nola aurkezten da salaketa?

Acceso al vídeo

¿Zein da jatorria?

2013an, organismo arautzaileak eta lehiaren agintaritza bateratzea erabaki zuen Parlamentuak, segurtasun juridikoa eta konfiantza instituzionala bermatzeko eta operadore bakoitzaren kontrolean alferrikako bikoiztasunak zein gai baten inguruko erabaki kontrajarriak saihesteko. Arautzaileen arkitektura instituzionalaren berrikuntzarekin, eskalako ekonomiak baliatu nahi izan ziren administratutako sektoreak arautzeko, erregulazioaren eta lehiaren defentsaren ikuspegitik ikuspegi bateratzaile eta poliedrikoa erabiliz, inguru ekonomikoan kontsumitzaileen onerako izan diren aldaketetara egokitzeko.

MLBN 2013an sortu zen, ondorengo sei erakunde hauek elkartuta: Lehiaren Batzorde Nazionala, Energiaren Batzorde Nazionala, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordea, Posta Sektorearen Batzorde Nazionala, Ikus-entzunezkoen Estatu Kontseilua eta Trenbide zein Aireportuak Arautzeko Batzordea.

Erakunde horien jatorri askotarikoa zen: Lehiaren Batzorde Nazionalarena, Lehiaren Defentsarako Auzitegiaren (1963.urtean sortua eta 1989ko Lehia Legeak indartua) eta Lehia Defendatzeko Zerbitzuaren bat egitean, Lehia Defendatzeko 15/2007 Legearen bidez. 1996. urtean, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordea (CMT) sortu zen, eta 1998an, Energiaren Batzorde Nazionala (CNE), Sistema Elektrikoaren Batzorde Nazionala (CNSE, 1994) xurgatzen zuena. 2010ean, Ikus-entzunezko Hedabideen Estatu Kontseilua (CEMA) sortu zen, eta Posta Sektorearen Batzorde Nazionala (CNSP) lanean hasi zen. 2011n, Aireportuen Ekonomia Arautzeko Batzordea (CREA) sortu zen.

Erakunde arautzaile askotarikoak agertzea sare industriaren liberalizazioaren, estatuaren monopolioen amaieraren eta Espainiako araudia Europako araudira egokitzeko beharraren ondorio izan zen.

MLBN osatzen duten antzinako batzordeak

Antiguas Comisiones que forman la CNMC

Helburua

MLBNren helburu nagusia da merkatu guztien funtzionamendu egokia sustatu eta babestea, kontsumitzaileen eta enpresen onerako.

MLBN Parlamentuaren kontrolaren mende dago, eta horrek horren independentzia bermatu eta segurtasun juridikoa areagotzen du.

Zer funtzio ditu?

Principales funciones de la CNMC

Zer egitura du?

MLBNk bi gobernu-organoren bitartez betetzen ditu bere funtzioak: Kontseiluaren eta Presidentearen bidez; presidentea Kontseiluko presidente ere bada.

Kontseilua erabaki-organo kolegiatua da. Hamar kide ditu; Gobernuak izendatzen ditu, Ekonomia ministroak proposatuta, Batzordearen eskumen profesionalen esparruan ospe eta gaitasun handiko pertsonen artean, aldez aurretik Diputatuen Kongresuko dagokion batzordearen aurrera agertuta. Agintea, 6 urtekoa da, ezin da berritu, eta bateraezintasun-erregimen zorrotz baten mende dago.

Gainera, MLBNk lau instrukzio zuzendaritza ditu (Lehia; Energia; Telekomunikazio eta Ikus-entzunezkoen Sektorea, Garraioak eta Posta Sektorea).

Ver organigrama

cnmc.es

Nola funtzionatzen du?

MLBNk independentzia, segurtasun juridiko eta gardentasun printzipioen arabera jarduten du. Planteamendu horretan oinarritzen da Kontseiluaren Osoko Bilkuraren eta Aretoen bidezko funtzionamendu sistema eta gaien banaketa, non Osoko Bilkurarako gordetzen diren gai zailenak, irizpideak bateratzea eskatzen dutenak arazoei konponbide orekatu eta osoa emateko, herritarren eta enpresen onerako.

MLBNren funtzionamendua Europako Batasunaren araudira egokitzen da, bereziki telekomunikazioen eta energiaren sektoreei dagokienez, Batasunaren Merkatu Bakarrean hobeto integratzea bilatzen baitu. Horretarako, Batzordeak erregularki eta aldian behin kolaboratzen du Europako Batasuneko beste ikuskaritza agintariekin eta Europako arautzaileen kooperazio agentziekin, energiaren eta komunikazio elektronikoen inguruan.

Lehia Zuzendaritzak eta gainerako hiru instrukzio zuzendaritzek (Energia Zuzendaritzak, Telekomunikazio eta Ikus-entzunezkoen Sektorearen Zuzendaritzak, Garraio Zuzendaritzak eta Posta Sektorearen Zuzendaritzak) Kontseilutik aparte egikaritzen dituzte euren ikerketa eta ikuskatze funtzioak

Lehia Zuzendaritzak eta gainerako hiru instrukzio zuzendaritzek (Energia Zuzendaritzak, Telekomunikazio eta Ikus-entzunezkoen Sektorearen Zuzendaritzak, Garraio Zuzendaritzak eta Posta Sektorearen Zuzendaritzak) Kontseilutik aparte egikaritzen dituzte euren ikerketa eta ikuskatze funtzioak

Zertarako dira lehia eta arautze eraginkorra? 

Zuri, objektu eta zerbitzuen erosle eta kontsumitzaile zaren heinean, eskaintza askotarikoagoak, kalitate handiagokoak eta merkeagoak ahalbidetzen dizkizu saltzaileen arteko lehiak.

Zuri, enpresaria zaren heinean, zure negozioetan arrakasta aseguratzen dizu lehia askeak; zure arrakasta zure gaitasunaren eta ahaleginaren mende egongo da, eta ez merkatu-botere handiagoa dutenek ezartzen dizkizuten traba edo mugen mende.

Zuri, herritarra zaren heinean, ekoizpen nazionala munduan zein herrialdean bertan lehiakorragoa izan dadin balio dizu lehiak.

Nola egiten da sektore arautuen ikuskatzea?

Bete-betean MLBNrenak diren lehiaren defentsarako funtzioez gain, erakunde horrek hainbat sektore eta merkatu araututan ere baditu funtzioak, lehia defendatzeko arauak aplikatzea ez baita nahikoa horren funtzionamendu egokia eta, azken batean, lehia eraginkorra bermatzeko. Sektore edo esparru horiek ondorengo hauek dira: komunikazio elektronikoak eta ikus-entzunezko komunikazioa, elektrizitate eta gas naturalaren merkatuak, posta sektorea, aireportuen sektorea eta trenbide sektorearen hainbat alderdi

MLBNk arestian aipatutako sektore horietan dituen funtzioak erakunde arautzaile sektorialek bete dituzte tradizionalki; izan ere, independentzia eskatzen zen egon litezkeen interes publiko zein pribatuekiko. Bereziki, ikuskatze eta kontrol funtzioak betetzen dituzte, gatazkak konpontzeko funtzio askotarikoez gain.

Zer egin dezake MLBNk lehia hobetzeko?

  • Lehiaren kontrako jarduerak ikertu eta zigortu, salaketetatik abiatuta edo bere ekimenez.
  • Merkatuetako lehia-baldintzak hobetzeko aholkuak eman.
  • Enpresen arteko kontzentrazio edo fusioak baimendu eta horien jarraipena egin.
  • Merkatu arautuetan jarduten duten enpresen jokabidea ikuskatu eta, hala badagokio, sektore ekonomikoen arautzearen kontrako jardueren ondoriozko zehapen-prozedurak izapidetu eta ebatzi.
  • Gobernuari nahitaezkoak ez diren aholkuak eman, arauak onartu aurretik. Horretarako, “Dialogos de Compliance” bezalako ekimenak jarri ditu abian, sektore publikoak eta pribatuak jardunbide egokienak partekatzeko legeak betetzerakoan.
  • Lehiaren eta arautze eraginkorraren balioak sustatu. Horretarako, “Dialogos de Compliance” bezalako ekimenak jarri ditu abian, sektore publikoak eta pribatuak jardunbide egokienak partekatzeko legeak betetzerakoan. 
  • MLBNk Interesko Taldeen Erregistroa jarri zuen abian 2016ko martxoan, borondatezkoa, ez baitzuen horretarako legearen babesik, eta presio-taldeen esku uzten du erakunde horrekin dituen harremanak arautuko dituen dekalogora atxikitzeko eta bertan parte hartzeko borondatea.
  • Merkatuaren batasuna bermatzen lagundu, merkatuaren batasun horren aldeko administrazioarekiko auzi-errekurtso berezi bat aurkeztuta.

Lehiaren kontrako jarduera eta ekintza batzuk

  • Hainbat enpresa ados jartzen dira euren artean prezioetan ez lehiatzeko, salmenta edo erosketa prezio berdinak ezarrita, nabarmen.
  • Enpresa batek justifikaziorik gabe aplikatzen dizkie hainbat enpresa erosleri prezio edo bestelako eroste-baldintza desberdinak ondasun edo zerbitzu berberengatik, horietako batzuk euren lehiakideen aurrean desabantaila egoeran jarriz.
  • Enpresa batek salerosketarekin loturarik ez duten betebeharrak onartzera behartzen du erosle bat; besteak beste, lehiakide bati ez erostera, beste produktu bat erostera eta abar
  • Enpresa batek inolako justifikaziorik gabe ezartzen ditu salmenta-gune esklusiboak bere banatzaileentzat
  • Enpresa baten edo batzuek artifizialki oztopatze dute lehiakide berriak merkatuan sartzea
  • Administrazio batek merkatu batasuna urratzen duten arauak edo ebazpenak onartzen ditu

Nola aurkezten da salaketa?

Lehiaren kontrako jarduerengatiko edo MLBNren ikuskaritzapean dauden merkatu arautuetako operadoreek dituzten arauak urratzeagatiko salaketa edozein pertsona fisiko edo juridikok, publiko edo pribatuk, nazional edo atzerritarrek aurkez dezake, MLBNk zaintzen dituen arauak urratu direla badaki.

Idatziz egiten da, eta MLBNren erregistroan aurkezten da, ustez lehiaren edo sektorearen arauen kontrakoak izan diren jokabideak zehatz-mehatz deskribatuta, erantzuleak identifikatuta eta dauden frogak aurkeztuta.