Merkatuen analisia

Telekomunikazio elektronikoen merkatuak zehaztu eta aztertzen ditugu aldian behin, merkatuak lehia eraginkorreko inguru batean garatzen diren ikusteko eta, bestela, dagozkion beharrezko obligazioak ezartzeko izendatutako operadoreari edo operadoreei, merkatu ahalmen garrantzitsua dutenei.

Horretarako, dagozkion erreferentziako merkatuak aztertzen ditugu, merkatu ahalmen garrantzitsua duen edo duten operadoreak identifikatu eta publiko egiten ditugu, operadore horiek hainbat obligazio espezifiko ezarri, mantendu edo aldatzeko

Merkatua lehia eraginkorreko inguru batean garatzen dela ikusten badugu, berriz, aurreko analisietan izendatuak izateagatik merkatu ahalmen garrantzitsua duten operadoreek eduki ditzaketen obligazioak kentzen ditugu.

 

Merkatuan hiru urteko epean ikuskatu behar dira, merkatu horren inguruan aurrez neurriren bat hartu bada, eta bi urteko epean, berriz, aurrez Europako Batzordeari jakinarazi gabeko merkatuentzat hartutako edozein aholku edo eguneratzeren ondoren. 

Indarreko merkatuen azterketen behin betiko ebazpenak

Indarreko merkatuen azterketen behin betiko ebazpenetan, operadore batek edo batzuek merkatu ahalmen garrantzitsua duten zehazten da, eta obligazioak ezartzen zaizkie operadore horiei. Ebazpenak onarpen daten arabera argitaratuta daude.

2/2014 merkatua: Banakako sare mugikorretan ahozko deiak amaitzeko merkatua

Amaiera mugikorra sareko operadoreen artean ematen den handizkako zerbitzu bat da. Operadore mugikor bakoitzak gainerako operadoreei (finkoei zein mugikorrei) eskaintzen die, horiek eurek kudeatzen dituzten telefono-deiak, helmuga operadore mugikorreko sarera abonatutako pertsona bat dutenak, amaitu ditzaten.

14/2003 merkatua: Linea alokatu tronkalen handizkako merkatua 

Alokatutako linea tronkalen handizkako merkatuak arautzen du transmisio simetrikoko gaitasuna eta kommutazio funtzionalitate gabekoa hornitzen duen zerbitzua, erabiltzaileak zerbitzua eskatzen duen operadorearen sare tronkaleko bi nodoren artean kontrola dezakeena, gaitasuna hornitzeko erabilitako teknologia zeinahi dela ere.

 

15/2003 merkatua: Telefonia mugikorreko sare publikoetan sartu eta deiak egiteko merkatua

Sare mugikorretan sartu eta deiak egiteko zerbitzuak handizkako zerbitzuak dira eta, horien bidez, sarea duen operadore mugikor batek sarbidea eta gaitasuna eskaintzen dizkio espektroa erabiltzeko eskubiderik ez duen operadore bati, azken horrek bere azken bezeroei ahozko dei eta datu zerbitzuak eman diezazkion. Handizkako zerbitzu horiek ezinbestekoak dira operadore mugikor birtualek txikizkako zerbitzuak eman ditzaten.

 

1/2007 eta 2/2007 merkatuak: Leku finko batean telefono-sare publikoan sartzeko txikizkako merkatua (1/2007 merkatua) eta Sare finkoetan sartu eta deiak egiteko handizkako merkatua (2/2007 merkatua)

Hauxe da leku finko batean telefono-sare publikoan sartzeko txikizkako merkatuaren (1/2007 merkatua) definizioa: azken erabiltzaileen eskura jartzea telefono-zerbitzua erabili ahal izatea ahalbidetzen duten baliabideak. Hala, erabiltzaileak ahotsezko deiak eta faxak jaso eta bidal ditzake, edo datu-sareetan sar daiteke.

Deien sorreraren handizkako zerbitzuak (2/2007 merkatua) aukera ematen dio operadore bati bere sarera fisikoki konektatuta dagoen bezero baten deia lehenarekin interkonektatuta dagoen beste operadore bati pasatzeko, baldin eta bezeroak bigarren operadorea hautatu badu deia egin diezaion.

Erreferentziako merkatu horrek barne dauka telefono-linea alokatzeko zerbitzua ere (AMLT), zeharkako sarbideko operadore alternatiboei azken bezeroei sarbide-zerbitzu guztiengatik eta telefonia finkoagatik faktura bakar bat egin ahal izatea ahalbidetzen diena.

3a, 3b eta 4/2014 merkatuak: leku finko batean eskainitako tokiko handizkako sarbidea eta banda zabaleko sarbideko handizkako merkatuak

Leku finko batean eskainitako tokiko handizkako sarbiderako merkatuak operadoreari azken erabiltzailearenganainoko transmisio-kanal bat ezartzen laguntzen dion azpiegitura-multzoa hartzen du. Merkatu horrek kobrezko parea eta zuntz optikoa etxeraino bereizteko handizkako zerbitzuak hartzen ditu barnean, eta horrek, aldi berean, zuntz optikoko begiztaren bereizte birtuala. 

Banda zabaleko sarbideko handizkako merkatuek sarerako sarbide ez fisiko edo birtuala hartzen dute barne, zeharkako sarbidea barne, leku finko batean eta, horren bitartez, bere azken erabiltzaileei banda zabaleko sarbide zerbitzua eskaintzen dien operadore batek beste operadore baten sarearen gainean egiten du, eta azken erabiltzaileak euren sarearen eta beste operadore horren sarearen arteko konexio baten bidez sartzen dira.

3/2007 merkatua: telefonia finkoko operadore bakoitzaren banakako sare publikoetan amaitzen diren deien merkatua

Deiak sare finkoetan amaitzeko handizkako zerbitzua trafiko telefoniko finkoko zerbitzua emateko beharrezko zerbitzuetako bat da. Sare telefoniko finkoko operadore batek ematen dei gainerako operadoreei, finko zein mugikorrei, horiek eurek kudeatzen dituzten deiak, helmuga sare telefoniko finko horretara abonatutako pertsona bat dutenak, amaitu ahal izan ditzaten.

18/2003 merkatua: Telebistako seinaleak transmititzeko handizkako merkatua

Telebistako seinaleak transmititzeko zerbitzuak dira. Difusoreek telekomunikazio zerbitzuen bidez egindako ikus-entzunezko edukiak banaketa kanal gisa jendearen eskura jartzean datzaten ekintza teknikoak barne hartzen dituztenak, alegia.

6/2007 merkatua: Linea alokatu terminalen handizkako merkatua 

Alokatutako lineen handizkako merkatua da, beste operadoreei eskainitako transmisio zerbitzua telekomunikazioko sare publiko baten bidez bi punturen arteko konexio iraunkorrerako. Alokatutako linea terminalek beste operadoreak hornitzen dituzte; beraz, zerbitzua eskatzen duen operadorearen sarbide sarearen parte izango den zirkuitu zati bat hornitzen da, gaitasuna hornitzeko erabilitako teknologia zeinahi dela ere.


 

Azken ebazpenak

Últimas 10 resoluciones de análisis de mercados en el ámbito telecomunicaciones
Número Asunto Número de revisión Fecha de resolución
ANME/DTSA/002/18 Resolución por la que se establecen y hacen públicas, a los efectos de lo previsto en el artículo 34 del Real Decreto-Ley 6/2000, de 23 de junio, las relaciones de operadores principales en los mercados nacionales de servicios de telefonía fija y móvil. 14 Aza 2018
ANME/DTSA/001/17 Resolución por la cual se aprueba la definición y análisis de los mercados de segmentos troncales de líneas arrendadas al por mayor, la designación del operador con poder significativo de mercado y la imposición de obligaciones específicas. 18 Urt 2018
ANME/DTSA/002/17 Resolución por la cual se aprueba la definición y análisis de los mercados de terminación de llamadas vocales en redes móviles individuales -mercado 2/2014- , la designación de operadores con poder significativo de mercado y la imposición de obligaciones específicas, y se acuerda su notificación a la Comisión Europea y al Organismo de Reguladores Europeos de Comunicaciones Electrónicas -ORECE- . 18 Urt 2018
ANME/DTSA/002/17 Resolución por la cual se acuerda notificar a la Comisión Europea, al ORECE, al Ministerio de Energía, Turismo y Agenda Digital y al Ministerio de Economía, Industria y Competitividad el proyecto de medida relativo a la definición y análisis de los mercados de terminación de llamadas vocales en redes móviles individuales -Mercado 2/2014- , la designación de operadores con poder significativo de mercado y la imposición de obligaciones específicas. 16 Aza 2017
ANME/DTSA/001/17 Resolución por la cual se acuerda notificar a la Comisión Europea, al ORECE, al Ministerio de Energia, Turismo y Agenda Digital y al Ministerio de Economía, Industria y Competitividad el proyecto de medida relativo a la definición y análisis de los mercados de segmentos troncales de líneas arrendadas al por mayor, la designación del operador con poder significativo de mercado y la imposición de obligaciones específicas. 16 Aza 2017
ANME/DTSA/003/17 Resolución por la que se establecen y hacen públicas, a los efectos de lo previsto en el artículo 34 del Real Decreto-Ley 6/2000, de 23 de junio, las relaciones de operadores principales en los mercados nacionales de servicios de telefonía fija y móvil. 31 Urr 2017
ANME/DTSA/002/16 Resolución por la cual se aprueba la definición y análisis del mercado mayorista de acceso y originación en redes móviles -mercado 15/2003- y se acuerda su notificación a la Comisión Europea y al Organismo de Reguladores Europeos de Comunicaciones Electrónicas. 04 Api 2017
ANME/DTSA/002/16 Resolución por la cual se acuerda notificar a la Comisión Europea, al ORECE, al Ministerio de Energía, Turismo y Agenda Digital y al Ministerio de Economía, Industria y Competitividad el proyecto de medida relativo a la definición y análisis del mercado mayorista de acceso y originación en redes móviles. 16 Ots 2017
ANME/DTSA/364/15 Resolución relativa a la definición y análisis del mercado minorista de acceso a la red telefónica pública en una ubicación fija -mercado 1/2007- y del mercado mayorista de acceso y originación de llamadas en redes fijas -mercado 2/2007- y se acuerda su notificación a la Comisión Europea y al Organismo de Reguladores Europeos de Comunicaciones Electrónicas 17 Urt 2017
ANME/DTSA/364/15 Resolución por la cual se acuerda notificar a la Comisión Europea, al ORECE, al Ministerio de Energía, Turismo y Agenda Digital y al Ministerio de Economía, Industria y Competitividad el proyecto de medida relativo a la definición y análisis del mercado minorista de acceso a la red telefónica pública en una ubicación fija -mercado 1/2007- y del mercado mayorista de acceso y originación de llamadas en redes fijas -mercado 2/2007- . 17 Aza 2016

Telekomunikazioen arloko merkatu-azterketen azken 10 ebazpenak