Inteligentzia Ekonomikoaren Unitatea
Inteligentzia Ekonomikoaren Unitatea (IEU) MLBNren unitatea da, estatistika eta Adimen artifiziala aplikatzeaz arduratzen dena, lehiaren aurkako praktikak ofizioz detektatzea hobetzeko.
Azken urteetan, eskura dagoen informazio-bolumena modu esponentzialean hazi da eta, horrekin batera, datuak aztertzeko eta tratatzeko tresna berriak ere garatu dira.
Lehiaren agintariek, errealitate berri horretatik urrun egon ordez, beren egiturak eta tresnak garapen berriak aprobetxatzeko moduan egokitzen dituzte, Inteligentzia Unitateak sortuta.
Gainera, Unitateak laguntza ematen du Lehiaren Zuzendaritzaren erabakiak hartzeko, bussiness intelligence arloko erreminten bidez datuak aztertuaz nahiz ikuskapenen eraginkortasuna hobetuz; esate baterako, OSINT (Open Source Intelligence) tekniken bidez informazioa lortuta. Era berean, errealitate berri horretatik eratorritako portaerak aztertzen ditu; hala nola, kolusio algoritmikoa.
Azkenik, IEU, MLBNren barruan eta lehiari dagokionean, legez kontrako informatzaileen programaz arduratzen den unitatea da, eta, horretarako, herritarren lankidetzako bide anonimo ezberdinak ditu, lehiaren aurkako praktiken zantzuen berri izateko, betiere lankidetza hori anonimoa eta konfidentziala izanik.