Gardentasun Ataria

Ley 19/2013, de 9 de diciembre

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen helburua da jarduera publikoaren gardentasuna zabaldu eta indartzea, jarduera publikoaren kontrola errazteko mekanismo gisa.

Bere funtzio eta jardueren artean, bi ikuspegitatik lantzen du MLBNk gardentasun erregimena: publizitate aktiboaren eta herritarren informazio publikorako duten eskubidearen ikuspegitik.

Erakundeari, antolamenduari eta plangintzari buruzko informazioa 

19/2013 Legearen 6. artikuluaren arabera, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren funtzioen inguruko informazioa argitaratu da ondoren, aplikagarri zaion araudia eta antolaketa-egitura, organo desberdinen arduradunak, horien profila eta ibilbide profesionala identifikatzen dituen organigrama eguneratua barne.

Urteko eta urte anitzeko planak eta programak ere zehaztu dira, helburu zehatzak dituztenak, bai eta jarduerak, baliabideak eta helburu horiek lortzeko aurreikusitako denbora ere. Horien betetze-maila eta emaitzak aldian behin aztertu eta argitaratzen dira, neurtzeko eta baloratzeko adierazleekin batera. 
 

 

  • Plangintza estrategikoa
  • Jarduera Plana
  • Memoriak
  • MLBNren nazioarteko ordezkaritza 
  • Enpresen arteko bilerak
  • Informazio publikorako sarbide eskubidea
  • Intereseko Taldeen Erregistroa


Horrekin batera, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko langileentzako Jokabide Kode bat ere badago. Hori aplikatzeko, barne salaketetarako postontzi bat dago.

Jokabide Kodea

 

Garrantzi juridikoko informazioa

19/2013 Legearen 7. artikuluaren arabera, jarraibideak, instrukzioak, erabakiak, zirkularrak edo partikularrek edo beste organo batzuek egindako kontsulten erantzunak, zuzenbidea interpretatzen edo ondorio juridikoak dituztenak, kontsultatzeko estekak ageri dira jarraian.

Ondorengo bi bilatzaile hauen bitartez aurki daitezke MLBNren jarduera guztiak, memoriak, txostenak, arau-proposamenen analisiak eta dokumentuak, jendaurrean informazio publikora jarri beharrekoak:

 

 

Últimas 10 Sesiones de Consejo
Número Sesión Sala Fecha Consejo
P/155/20 PLENO SESIÓN 9 JULIO 2020 Pleno del Consejo 09/07/2020
P/154/20 PLENO SESIÓN 25 JUNIO 2020 Pleno del Consejo 25/06/2020
P/153/20 PLENO SESIÓN 10 JUNIO 2020 Pleno del Consejo 10/06/2020
SSR/343/20 SSR 9 DE JUNIO DE 2020 Sala de Supervisión Regulatoria 09/06/2020
SC/019/20 SC SESIÓN 4 JUNIO 2020 Sala de Competencia 04/06/2020

 

Nahiago baduzu, MLBNren jarduera-eremu nagusietan modu egituratuan nabigatuz kontsulta dezakezu informazio hori bera:

 

Ekonomiari, aurrekontuari eta estatistikari buruzko informazioa 

19/2013 Legearen 8. artikuluaren arabera, ekonomian edo aurrekontuan eragina duten administrazio-kudeaketako egintzak, eta sektore publikoko kontratuen legeetan aurreikusitako prozedura bakoitzaren bitartez esleitutako kontratuen bolumen-portzentajearen gaineko estatistika-datuak kontsultatzeko estekak ageri dira jarraian. 

 

 

19/2013 Legearen 8. artikuluaren estatistika informazioari dagokionez, MLBNren eskumen diren zerbitzu publikoen betetze-maila eta kalitatea baloratzeko beharrezkoak diren estatistika-datuak kontsulta daitezke ondorengo estekan, bai eta datuak beste informazio-sistema batzuek berrerabil ditzaketen (berrerabilgarriak) formatuetan gordin deskargatu ere:

 

Datuen babesa

CNMCk jakin badaki garrantzitsua dela kudeatzen dituen izaera pertsonaleko datuak babestea; beraz, aintzat hartzen du Datuak Babesteko indarrean den Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa. Era horretan, interesatuen eskura jartzen du Datuak Babesteko Delegatuaren kontaktua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien gaineko eskubideak erabiltzeari buruzko gai guztiak hari planteatu ahal izateko: dpd@cnmc.es

Informazio publikora sartzeko eskubideari aplikaturiko mugak

Herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea muga dezake eskatutako informazioaren izaerak berak edo hori babestutako beste interes batzuekin gatazkan sartzeak. Abenduaren 9ko 19/2013 Legeko 14.1 artikuluan, sartzeko eskubideari modu proportzionatuan eta helburuak mugatuta aplika dakizkiokeen mugen zerrenda tasatua ezartzen da, kalteei (mugarekin babesten den interesarena) eta dibulgazioko interes publikoari buruzko test bat egin ondoren (kasu zehatz batean interes publikoa ez gailentzeko informazioa hedatzerakoan).

Abenduaren 9ko 19/2013 Legeko 14.3 artikuluan ezarritakoari jarraiki, ondorengo zerrendan kontsulta daitezke informazio publikora sartzeko azken eskaerak, Batzorde honek izapidetutakoak; aplika daitezkeen mugetariko batzuk aplikatu zaizkie horie.